Ohi bezala, bi pelikula eskainiko dituzte Biterin, asteburu honetan ere. Haurrentzat 'Liztor kapitaina' jarriko dute, gaur eta bihar 16:45etan. Helduentzat, berriz, Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako 'Marco' ikusteko aukera izango da, bost saiotan: gaur 19:30etan eta 22:30etan; bihar 19:30etan; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 16:30etan eta 19:30etan.