Material bilketa Valentziarako, Kontrakantxa Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 9a, 00:00

Valentzian gertatutako hondamendiaren ondoren, kaltetutako pertsonei laguntzeko material bilketa antolatu dute Kontrakantxa Gaztetxean. Gaur ere izango da materialak gaztetxera eramateko aukera, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Honako gauzen premia dagoela jakinarazi dute: botak, maskarak, babes betaurrekoak, eskularruak eta buzoak. Aratz ikastolak ere egin du produktuen bilketa, aste honetan zehar: ura, pardelak, esne-hautsa, maskarilak eta plastikozko eskularruak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!