Gaur arratsaldean jokatuko dute Segurola-Barrenetxea IV eta Ezkurra-Azpiroz bikoteek Binakako Txapelketako ligaxkako partidua. Segurola eta Barrenetxea oso ondo jokatzen ari dira, eta lehenengo postuan daude 8 punturekin. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da jaialdia.
Lehenengo mailakoarekin batera, bigarren mailako txapelketako bi partidu jokatuko dituzte gaur arratsaldeko jaialdian.