Uribealdearen aurka arituko da gaur Ohorezko B mailako taldea

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 9a, 00:00

Dinamika onari jarraipena eman nahi dio Hernanik.

Arratsaldeko 16:15etan hasiko da partidua. Garrantzitsua da taldearentzat gaur garaipena lortzea.

Astebeteko atsedenaldiaren ondoren, lehiaketara itzuliko da gaur Hernaniko Ohorezko B mailako taldea. Uribealdearen aurka jokatuko dute gaur, arratsaldeko 16:15etan hasita, Mungian. 

Lehenengo hiru partiduak jokatuta, bi garaipen eta porrot bat jaso ditu Hernanik. Une honetan sailkapeneko seigarren postuan dago 9 punturekin; hortaz, berebizikoa izango da emaitza ona lortzea gaurko partiduan. 

Uribealdeak, berriz, ez du liga hasiera ona izan. Jokatutako hiru partiduak galdu ditu, diferentzia haundiarekin galdu ere; azken partiduan 87-0 galdu zuen Gernikaren kontra.

Lehenengo fase honetan goiko postuetan geratzea da Hernaniren helburua, igoera fasera sailkatu ahal izateko.  

Euskal Ligakoak, Landaren

Euskal Ligako seniorrek Landaren jokatuko dute gaur, 16:00etan, Gipuzkoa Sortzen taldearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!