Gipuzkoako Binakako Txapelketa amaierara iritsi da kadete mailako pelotarientzat. Gaur goizean 2. mailako final haundia jokatuko dute Oiartzungo Madalensoro pelotalekuan, eta bertan arituko dira Amets Makatzaga eta Oier Arsuaga hernaniarrak. Oiartzungo bikotea izango dute aurkari gaurkoan, goizeko 11:30etatik aurrera. Txapelketa txukuna osatu dute CD Hernaniko gazteek, eta gaurkoan ginga jarri nahi diote txapela etxeratuta.