Gipuzkoako Pala Txapelketako bi final jokatuko dituzte gaur Hernaniko pelotalekuan, eta bietan izango dira CD Hernaniko ordezkariak.
Lehenengo mailako finalean hernaniarren artean erabakiko da txapela, bertakoak baitira bi bikoteak. Leire Galdosek eta Ane Kerejetak Nahia eta Garazi Eizmendi ahizpen aurka jokatuko dute. Aurreikuspenen arabera, Kerejeta eta Galdos dira faboritoak, ligaxkako lau partiduak irabazita zuzenean sailkatu baitziren final haundira.
Bigarren mailako finalean Maddi Iriondok, Joana Tolaretxipik eta Garazi Urdangarinek osatutako taldeak Beotibarren aurka jokatuko du. Kasu honetan tolosarrak dira faboritoak, baina hernaniarrak txapela etxean mantentzen saiatuko dira.
Goizeko 11:00etan hasiko da jaialdia.