Eguneko bertsoa

Zortzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 8a, 09:25

Azaroak 8 ditu gaur, gure eguneko bertsoak adina puntu. Oso doinu erabilia eta ezaguna da Habanera, eta doinu honetan abestutako ale ederrak topatu ditzakegu. Horietako bat da Maialen Lujanbiok 2001eko Txapelketa Nagusiko finalean abestutako hau. Ondorengo gaia jarri zion Bernardo Mandalunizek: 'Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalayan. Gaur jaso duzu berak handik bidalitako postala'. Ederra da nola osatzen duen bertsoa jaso duen gutuna irakurtzen ariko balitz bezala. 

Kaixo Maialen: zer moduz?
Oroimena daukat zugan,
presente zauzkadalako
nere mendi abenturan.
Zorionean gabiltza
mendiarekin loturan;
badakizu, beti gisa,
nahi ta ezinaren mugan.
Makaluko gailur horrek
gu jartzen gaitu liluran;
etzirako egongo gera
gailurrarekin joskuran.
Har zazu muxu bero bat,
jarri konfiantza gugan.
Zein bero zen muxua ta
nik zeinen hotz hartu dudan!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!