Azaroaren 25ari begira jarri dira Hernanin, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari begira alegia. Hilaren 23rako prestatuko dute ekintza sorta bat, eta horren harira, asanblada irekia antolatu dute gaurko, arratsaldeko 19:00etan hasita Biterin: jarduerak aurkeztuko dizkiete herriko gainerako emakumeei, eta horietan parte hartzera animatuko dituzte.