Kanikak gaur eta bihar irekiko du izenematea

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 8a, 00:00

Kanika Aisialdi taldeak izenematea irekiko du kurtso honetarako. Presentzialki egingo dute: Tilosetan egongo dira, gaur 17:00etatik 19:00etara, eta bihar 11:00etatik 13:00etara. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegira mugituko dira. Datozen kaniburuetara (azaroak 23 eta abenduak 14) joateko izango da izenematea eta, horrez gain, irteeretara joateko lehentasuna izango dute. Negulekuak, berriz, urtarrilak 2, 3 eta 4an izango dira. 2013-2018 urteen artean jaiotakoei zuzenduta daude ekintzak; zaharragoek parte har­tu nahi badute kanika.aisia@gmail.com helbidera idatzi dezakete, edo gaur eta bihar haiengana hurbildu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!