Aldurara irteera, igande goizean

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 8a, 00:00

Mendiriz Mendik irteera antolatu du etzirako, Aldura (554 metro) tontorrera. Aiako Harria parke naturalaren barruan dago, eta irteera 08:30etan izango da Biteritik. Prezioa 2 eurokoa izango da gaztetxoentzat, eta 6 eurokoa helduentzat. 8 kilometroko ibilbidea da, zailtasunik gabekoa, eta hiru ordutan egitea aurreikusi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!