Eguneko bertsoa

Aizkorri

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 7a, 11:33

Mendiriz Mendiren Mendizale Astea eta azken egunetako eguraldi ona, biak uztartzen ditu gaurko bertsoak. Jexux Mari Irazuk 1997an abestutakoa da, azken aurreko puntua emanda. 

Majinat bertso kantatu zaizka
gailur zoragarri horri,
egunsentitan ta inularretan
eguzki printzetan gorri;
muturra xutik ez zera gero
errespetokua jarri!
Hainbat ahalegin eta ametsen
lekuko zera Aizkorri;
gu zuregana ez goaz eta
zu guregana etorri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!