Hiru saiotan banatutako autodefentsa tailerra antolatu du Itaiak Hernanin, «indarkeria matxistaren aurrean emakume langileen babesa antolatzeak duen garrantzia dela eta». Saioak izango dira etzi larunbatarekin, abenduaren 7an eta urtarrilaren 11n, Biterin, 12:00etan. Tailerra doakoa da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Gainera, saioek jarraipen bat izango dute, baina ez da beharrezkoa guztietara joatea jarraitu ahal izateko.