Hariak zinemaldiaren inaugurazio ekitaldia gaur izango da, 18:00etan Kulturarteko Plaza Feministan. Zinemaldian proiektatuko diren dokumental guztien trailerrak ikusi ahal izango dira bertan. Ondoren, Brasilgo Lurrik gabeko Mugimenduari ahotsa emango zaio, eta Amanda Verrote ekofeminista eta ikerlariak azalduko ditu mugimendua ulertzeko gakoak. Azkenik, Brasilgo musikaz gozatzeko aukera izango da.