Duela 15 urte Kronikan

Aldi baterako egonaldiak prestatu dituzte abendurako, adineko pertsona ezinduentzat

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 6a, 10:03

Hamabost eguneko edo hilabeteko egonaldiak izan daitezke.

2009ko azaroaren 6ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika osorik hemen

Zerbitzua zuzendua dago pertsona heldu eta ezindua bere kargu duten pertsonei edo taldeei. Egonaldi hauetan hamabost egun edo hilabete pasa ditzakete.

Abendua gainean da eta horrekin batera Gabonak ere bai. Hori kontuan izanda, Diputazioak antolatuta, eskaintzen ari dira pertsona ezinduei bideratutako aldi baterako egonaldiak. Egonaldiak 15 egunekoak edo hilbatekoak izango dira, Diputazioak berak adostutako zonaldeko egoitzetan.


Egonaldiak hamabost egun edo hilabetekoak

Egonaldiak bi eratakoak izango dira, hamabost egunekoak eta hilabete batekoak. Hortaz, eskaerak ere data ezberdinetan egin beharko dira. Eskaera hilabete bateko egonaldirako edo aurreneko hamabostaldirako egin nahi dutenek, azaroaren 23a arte izango dute o aukera. Aldiz, bigarren hamabostaldirako eskaera egin nahi dutenek, 7 egun gehiago izango dituzte, hau da, azaroaren 30a arte. Horretaz gain, jakinarazi dute urtarrilaren 1ean ez dela garraio egokiturik izango.


Epez kanpo egindako eskaerak

Egonaldien eskaera epez kanpo egiten dutenek plazak libratu ahala izango dute lekua. Plazen eskaera libre dauden plazen kopurua baino haundiagoa bada, berriz, lehentasuna izango dute urtean zehar aldi baterako egonaldirik egin ez dutenek.


Eskaerek erantzuna izan dezaten, egiteko bi bide

Azkenik, adierazi dute, tramitatutako eskaerak erantzunik gabe geratu ez daitezen, faxez eta posta elektronikoz ere bidali ahal izango direla. Batzuetan, posta tradizionalarekin, komunikazio arazoak izaten dituzte, eta hori gertatu ez dadin, ondorengo telefonoa eta helbidea jarri dituzte eskaria bidaltzeko: 943 11 31 42 zenbakia eta mibarreta@gipuzkoa.net helbidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!