1962an jaio eta Urumea ikastolako ikasle ohiak bildu ziren

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 6a, 00:00

Akarregi sagardotegian elkartu ziren bazkari baten bueltan.

1962 urtean jaiotakoak eta Urumea ikastolan ibilitakoak elkartu ziren Akarregi sagardotegian bazkari baten jiran. Mahai inguru horretan txikitako eta ez hain txikitako kontuei egin zieten lekua, bazkari goxo batekin. Une zoragarriak bizi izan zituzten garai haietako kontuak, bizipoza eta azken finean sortutako istorioak gogora ekartzen. Bertaratutakoen hitzetan: «Egia esan, nahiz eta egun berezia izan, hutsuneak egon ziren. Dudarik gabe espero genuena baino gutxiago elkartu ginen. Hala eta ere giro oso ona izan zen eta aukera izan zen "baztarrak" astintzeko: indarrean gaude seinale. Hemendik deialdia egiten diogu datorren 2025 urteari begira ahalik eta jende gehien animatzera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!