Gaur, 18:00etan lehenengo deialdian eta 18:30etan bigarrenean, egingo da CD Hernaniren ohiko batzarra Biterin. Hau izango da gai zerrenda: Presidenteren berbaldia, aurreko aktaren irakurketa eta onarpena, kirol memoria, 2023/2024ko CDH-ko atal bakoitzaren gastuak eta sarrerak, 2024/2025eko CDH-ko atal bakoitzaren aurrekontuaren azalpena eta onarpena, eta erregu eta galderak.