Hernanin Aldundiak Baserritar Misto Profesionala ekimena aurkeztu du

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 5a, 00:00

Sandiusterrin 42 pertsona bildu ziren.

42 pertsona hurbildu ziren pasa den astean Sandiusterrin egin zen informazio-saiora.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko departamentuko ordezkariak Hernanira (Sandiusterrira) hurbildu ziren pasa den asteazkenean, Donostialdea eskualdeko herritarrekin Baserritar Misto Profesionala ekimenari buruzko xehetasun gehiago emateko. Foru Erakundeak ekimen hori abian jarri du lehen sektorearen belaunaldi erreleboa bermatzeko helburuarekin.

Ekimen honen bidez, lehen sektorean jarduera profesional bat garatu nahi duten pertsonei laguntza eman nahi zaie, enpresatik esparru horretara modu jasangarrian igarotzeko, prozesu honetan bi lanak uztartuz. Horretarako, %50eko lanaldi-murrizketa proposatzen du ekimenak, interesdunak jarduera hori baserriko lanekin bateragarri egin ahal izan dezan modu profesionalean, diru-sarrerak bi jardueretatik etor daitezen.

 

Informazio saioak sei udalerritan

42 pertsona hurbildu ziren Hernaniko Sandiusterriko areto nagusira ekimen honen inguruko xehetasunak ezagutzera eta gai posibleak argitzera.

Azken bi asteetan Gipuzkoako 6 udalerrietan buruturiko saio informatiboez gain, Aldundiak ondorengo webgunea sortu du Baserritar Misto Profesionala programaren inguruko informazioarekin: www.gipuzkoa.eus/baserritarmistoprofesionala Era berean, Aldundiak posta elektronikoko helbide bat jarri du herritarren eskura, zuzenean harremanetan jarri ahal izateko gairen bat planteatzeko edo programan parte hartzeko interesa izanez gero: bmp@gipuzkoa.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!