Igandean ospatu zen Udazkeneko azoka Hernaniko Osiñaga auzoan. Aurreko urtean estreinatu zuten azoka Osiñagako auzo elkarteko kideek, eta bigarrenez egin zuten uda giroko eguraldiarekin. Auzoko ekoizleen produktuak ezagutarazteko eta bertakoa kontsumitzearen aldeko apustua egin du auzo elkarteak. Bi helbururekin abiarazi zuten auzoko jendearentzat eta ingurukoentzat elkargune bat sortzeko, eta bestetik, auzoko ekoizle eta sortzaileak ezagutarazteko. Bi helburuak bete zituzten igandean.