Etzi, Urumea bailarari buruzko hitzaldi zikloa

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 5a, 00:00

Aurten lehenengoz streaming bidez jarraitzeko aukera izango da Udalaren youtube kanaletik.

Hernaniko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Urumea zena eta dena hitzaldi zikloa antolatu dute etzirako, Biterin, 19:00etan hasita. Helburua Urumea bailararen natur eta kultur ondarea balioan jartzea da. Aurten, zehazki, Urumeako hidrogeologia eta paisaia aldaketa izango dira protagonista.

Hiru hitzaldi izango dira, Miren Del Val geologoak, Iñaki Antiguedad hidrogeologoak eta Arturo Elosegi biologoak emango dituztenak, hirurak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleak. Hitzaldi bakoitzak 15 minutuko iraupena izango du.

 

Ondoren, Iñaki Sanz-Azkuek gidatutako mahai-ingurua

Miren Del Valen hitzaldiak Urumea bailararen bilakaera Kuaternarioan: Nola aldatu da gaur egun ikusten dugun paisaia azken milioi urteetan? du izenburu. Iñaki Antiguedadek Urumea arroa: ibaia ondorio izango du hizpide eta Arturo Elosegik, Izenik ez duena ere bada. Urumeako landare eta animalia ezezagunak.

Bukaeran, Iñaki Sanz-Azkue Aranzadiko biologoak hiru adituekin mahai-ingurua gidatuko du. Zikloa Hernaniko Udalaren Youtube kanaletik ikusi ahal izango da streaming bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!