Joan den asteburuan atseden hartu du Hernanik, Ohorezko B Mailan. Jokatu duena, Landaren bertan, Euskal Ligako mutilen taldea izan da. Urgozo Zornotzaren bisita jaso zuten trikoloreek, larunbat arratsaldean; eta garaipen erosoa eskuratu zuten: 64-0 nagusitu ziren.
Hasieratik izan ziren jaun eta jabe, eta 26-0 iritsi ziren atsedenaldira, aurreneko zatian lau entsaio lortuta. Are gehiago lortu zituzten gero. Asko izan ziren, gainera, baloia marraren bestaldean kokatu zuten hernaniarrak: Eñaut Iriondo, Oier Aranburu, Jaime San Nicasio, Xabat Eizmendi (2), Beñat Garmendia, Ibon Gonzalez, Xanet Aranburu, Oier Laburu eta Eñaut Zabalbeaskoa. Gainera, bost konbertsio lortu zituen Garmendiak, eta bana Laburuk eta Zabalbeaskoak.