Erraz nagusitu ziren Urriza eta Larrañaga

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 5a, 00:00

0-2 irabazi zuten Ansaren eta Juanenearen aurka, bi setak alde haundiarekin irabazita; 15-4 eta 15-6.

Larunbatean jokatu zuten Binakako Erremonte Txapelketako hirugarren jardunaldiko partidua, eta nagusitasunez irabazi zuten Urrizak eta Larrañagak Ansaren eta Juanenearen aurka. Bi setak alde haundiarekin irabaztea lortu zuten; 15-4 eta 15-6. 

Bigarren mailako partiduan ere 0-2 izan zen azken emaitza. Aldabek eta Aiestaranek garaipena lortu zuten Loitegiren eta Zubiriren aurka. Hernaniarrak, beste behin, min haundia egin zuen sakearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!