1080 orain!

Joxe Arrieta Iraola 2024ko aza. 4a, 00:00

Joxe Arrieta Iraola

Ia 7 urte daramazkigu mobilizazioetan eta lorpen batzuk lortu arren, eskakizun garrantzitsu­e­nak hortxe daude oraindik (1080 gutxienekoa denontzako, alargunen pentsioak hobetzea, genero arrakalarik ez, zaintza lanen banaketa...).

Astelehenetako mobilizazio­ak ahultzen ari dira, ordea, eta horregatik jotzen dugu zuengana berriro. Hemen borroka ez da amaitu eta denon parte hartzea ezinbestekoa da aurrera egiteko. Horregatik, deialdia luzatzen dizuegu astelehenetan eguerdiko 12:00etan Gudarien Plazan gurekin elkartzeko.

Denon artean lortuko dugu!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!