Azaroaren 25a gertu dela eta, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari begira jarri dira Hernanin. Hilaren 23rako ari dira egitaraua prestatzen, eta horren harira, asanblada irekia antolatu dute ostiral honetarako, 19:00etan hasita Biterin: jarduerak aurkeztuko dizkiete herriko gainerako emakumeei, eta horietan parte hartzera animatuko dituzte.