EH Bilduren batzarra asteazkenean, Nerea Kortajarenarekin, Andre Kalen

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 3a, 00:00

Nerea Kortajarena, EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea.

Datorren asteazkenean, azaroaren 6an, EH Bilduk herri batzarra antolatu du Hernanin. Bertan hartuko du parte Nerea Kortajarena EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak. Jorratuko duten gaia EH Bilduren III. Kongresua izango da, eta Kortajarenak EH Bilduren oinarrizko ponentzia politikoa aurkeztuko du. Batzarra 18:30etan izango da, EH Bilduren egoitzan, Andre Kaleko 24an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!