500 euroko bonoen zozketan sartuko dira 65 urtetik gorako erosleak

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 3a, 00:00

Kanpaina berri bat jarri du martxan Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak. Bihar bertan hasiko da, eta azaroaren 17ra bitarte iraungo du.

Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak kanpaina berri bat jarri du martxan. Bihartik azaroaren 17ra bitarte, 65 urtetik gorakoei zuzendutako bonoen zozketa bideratuko du.

Kanpaina honen helburu nagusia izango da herriko komertzioa sustatzea eta 65 urtetik gorako bezero leialei esker bereziak ematea. «Dinamika honen bitartez, bezeroen fideltasuna saritu nahi dugu. Horretarako, zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute, azaroaren 4tik 17ra bitartean, kanpainan parte hartzen duten komertzioetan erosketak egiten dituzten 65 urtetik gorako pertsona guztiek», azaldu dute.

Sariak, 500 euroko bi bono

Bi saridun izango dira, eta irabazle bakoitzak Hernanin gastatzeko 500 euroko bono bat jasoko du. Hortaz, guztira 1.000 euro banatuko ditu elkarteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!