'Kaixo!' aldizkariaren 67. alea argitaratu berri du Amher elkarteak, pasa den udako jardueraz beteta. Izan ere, udan zabalik eta aktibo jarraitu zuen Amherrek: «Mugak Zabalduz Karabanan egon ginen Balkanetako mugan. Hernanin, gure harrera lanak jarraitu zuen, udako klaseak, Trebakuntza Eskola eta ibilaldiak. Irailean ekin diogu berriro gure jarduera osoari. Higiezinen arrazakeria ere aztertu dugu elkarrizketa batean. Eta ikusiko duzuenez, Amherren logoa berritu dugu».