Gaurtik eta astelehenera bitarte ohi bezala, bi pelikula jarriko dituzte, bata haurrentzat eta bestea helduentzat. 'Robot salvaje' izango da haurrentzako filma, eta bi saiotan eskainiko dute: larunbatean eta igandean, arratsaldeko 16:45etan. Helduentzat, berriz, 'Los destellos' jarriko dute, bost emanalditan: larunbatean, 19:30etan eta 22:30etan; igandean, 19:30etan; eta astelehenean, 16:30etan eta 19:30etan.