Garbiñe Insausti hernaniarraren eta Iñaki Salvadorren artean prestatutako Hegoak diska kaleratu da aste honetan. Diskak, izen bereko ikuskizun-kontzertuaren abestiak jasotzen ditu, Kulunka Teatrok ekoiztua.
Garbiñe Insausti abeslari eta aktorearen ahotsak eta Iñaki Salvador piano-jotzaileak bat egingo dute oraingoan Hegoak izeneko albuma eskaintzeko. Hegoak kantu ezagunen moldaketa bat da.
Diskak bidaia musikal eta emozional bat proposatzen dio entzuleari, imajinario komunaren parte diren melodietan barrena; Mikel Laboa edo Imanolen eskutik ezagutzen diren klasikoak, beste leku batzuetako soinu eta kantuetara iritsi arte, Edith Piaf, Jaques Brell edo Kurt Weill bezalako artista haundien abestiekin.
Iñaki Salvadoreek moldatu ditu kantuak, Insaustiren zuzendaritzapean
Kantu guztiak Iñaki Salvadorrek moldatu ditu, Garbiñe Insaustiren eta Salvadorren beraren zuzendaritzapean, kontu haundiz eta originalekiko errespetu haundiz, baina haien gustu, ibilbide eta asmoekin bat datorren aire berri bat ematen saiatuz, horrela berezko sonoritatera iritsiz.
Diskoaren aurkezpena azaroaren 23an egingo da Gasteizen, Felix Petite aretoan, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan.