Ansa II-Juanenea eta Urriza-Larrañaga bikoteak aurrez aurre, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 31a, 12:07

Aurreko jardunaldian galdu egin zuten bi bikoteek eta partidu berdindua espero da Galarretan. Bigarren mailako txapelketan Loitegik eta Zubirik Aldaberen eta Aiestaranen aurka jokatuko dute. 

Larunbat arratsaldean jokatuko dute Binakako Erremonte Txapelketako hirugarren jardunaldiko partidu bat. Ansa II-Juanenea bikotea eta Urriza-Larrañaga bikotea arituko dira aurrez aurre, jokoan dauden puntuen bila.

Bigarren jardunaldian 2-0 galdu zuten bi bikoteek, eta orduko sentsazioei buelta eman nahi diete asteburu honetan. Sailkapenean bigarren postuan daude Urriza eta Larrañaga, 4 punturekin, Ansak eta Juaneneak, ordea, ez dute punturik lortu oraindik. 

Asko geratzen da Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko, baina puntuak pilatzen hastea komeni zaie bi bikoteei partidu erabakigarrietara aukerekin iristeko. 

Arratsaldeko 16:30etan hasiko da jaialdia. 


Bailarako ordezkaritza zabala izango da bigarren mailako partiduan

Jaialdiko azken partidua bigarren mailako txapelketakoa izango da. Bailarako bi erremontari arituko dira kantxan: Aritz Zubiri goizuetarra eta Aitor Aiestaran hernaniarra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!