Eguneko bertsoa

Gau Beltza

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 31a, 09:16

Iritsi da Gau Beltza! Xabier Terrerosek egindako sortatik hartu dugu gaurko eguneko bertsoa. Horrekin batera, Doberak antolatutako jardueretan parte hartzeko gonbidapena egiten dizuegu!

Urriaren hogei ta
hamaika heltzean
sorgin-arrats, arima
hilen gau beltzean.
Kalabazak, arbiak
hustu baratzean
ikusi ezinean
kandelak jartzean
arima erratuak
itzalen atzean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!