Emakumeonganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari begira, Hernaniko emakume batzuk, azaroaren 23rako egitarau bat antolatzen hasi dira. Horregatik, herriko beste emakumeei jarduna aurkezteko eta honetan parte hartzera animatzeko, asanblada irekia deitu dute azaroaren 8an, 19:00etan, Biterin.