Santa Zezilia kontzertuak, antzerki zikloa eta Hernanikomik, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 31a, 00:00

Hernanin azaroa kultur hilabete izaten da. Mendizale astearekin giarrak berotzen dira eta antzerkiak protagonismo berezia izaten du hilabete bukarean. Azaroaren 26tik 28ra antzerki zikloa izango da hiru lanekin: Miñan, El patio de las moreras eta Futbolistoc-ekin. Lehenengo eta hirugarren saiorako sarrerak agortuta daude dagoeneko. 

Erdian Hernanikomik azokaren hirugarren edizioa antolatuko da eta aurten Asisko Urmenetari emango zaio Joseph Camino saria, bere ibilbide oparoagatik. Atearen bestaldean haur antzerkia eta Orreagatik iragan hurbilera Euskal Herriko historiari buruzko antzerkia ere izango dira azaroan. 

Eta nola ez, Santa Zezilia egunaren bueltan hainbat kontzertu antolatu dira. Guztira lau kontzertu antolatu dira, baita Musikalean eta Satxa Soriazu musikari hernaniarraren kontzertua, The Megadeth Project.

Hernanin azaroan

1-11 Erakusketak: 'Gure herriko señorak'. Uxue eta Miren Bereziartua. Biterin.

4-8 Mendizaleen astea: Biterin. 

9 Haur Antzerkia: 'Atearen bestaldean'. Hika teatroa. 12:00etan, Biterin. 3,5 euro sarrera Bierin edo online.

9 Kalez Kale Kantari. 12:00etan, Plaza Berritik.

9 Erromeria. 18:30etan, Plaza Berrin edo Atsegindegin.

10 Iturmendiko kobazulora bisita gidatua. Felix Ugarte elkartea. 11:00etan, Antziolako kobazuloaren inguruan.

12 Literatura Feminismotik: 'Animalia domestikoak', Esti Martinez. Gidaria, Alaine Agirre. 18:30etan, Liburutegian.

13 Ipuin kontaketa. 17:30etan eta 18:00etan. Lupe Lekuona kontalaria. Biterin. Gonbidapenak Liburutegian.

13-28 Erakusketak: 'Hernanikomik'. Asisko Urmenetaren ibilbidea. Biterin.

14 Kontzertua: Satxa Soriazu, The Megadeth Project. 19:30etan, Biterin. Sarrera 8 euro. On line edo Biterin bertan.

15-16 III. Hernanikomik azoka. Komiki aurkezpenak, erakusketa, irakurketa txokoa... Joseph Camino saria: aurten Asisko Urmenetari bere ibilbide oparoagatik. 11:00-14:00/17:00-20:00, Atsegindegin.

15 Antzerkia: 'Orreagatik iragan hurbilera'. 19:00etan, Biterin. Sarrera 5 euro.

16 Santa Zezilia kontzertua. Hernaniko Musika Banda eta Gazte Banda. 17:30etan, udaletxeko arkupetan.

19 Santa Zezilia kontzertua. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. 18:00etan, Biterin.

19 Literatur solasaldiak. Harkaitz Canoren 'Telefono kaiolatua'. Gidaria, Ane Mayoz, euskaraz. 19:00etan, Liburutegian.

20 Literatur solasaldiak. Agota Kristofen 'Claus y lucas'. Gidaria, Slawka Grabowska, gazteleraz. 19:00etan, Liburutegian.

21 Hernani Zinekluba: 'Drive', Nicolas Winding Refn. 19:00etan, Biterin. Jatorrizko hizkuntzan, euskerazko azpitituluekin. Sarrerak 3 euroan, Biterin eta kultura.hernani.eus webgunean, eta gonbidapenak liburutegian eskuragarri.

22 Musikalean: Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. 18:00etan, erdigunean.

22 Santa Zezilia kontzertua. Hernaniko Herri Musika Elkarteko Txistulariak eta Juan Mari Beltran. 19:00etan, Biterin. Doan.

23 Goiz Eguzki abesbatza. 12:00etan, Kaxkoan Plaza Berritik irteera.

23 Santa Zezilia kontzertua. Kantuz eta Iruñako Arturo Kanpion abesbatza. 20:00etan, San Joan Bataiatzalea elizan.

23 Kultur bira. Beatriz Egizabalen bakarrizketa. 12:00etan, Milagrosan. Doan.

Antzerki Zikloa, 19:30etan, Biterin.

26 'Miñan'. Artedrama. Euskeraz, sarrerak agortuta.

27 'El patio de las morenas'. Vaiven. Gaztelaniaz.

28 'Futbolistoc'. Zuhaitz Gurrutxaga. Euskeraz.

28 Mintzodromoa. 10:00-11:00. Sandiusterrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!