Kulturarteko Plaza Feministan, Hariak zinemaldia

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 31a, 00:00

Azaroa Hariak erresistentzia istorioen zinemaldiaren hilabetea bihurtu da Kulturarteko Plaza Feministan. Hain zuzen ere, azaroaren 7tik 17ra Euskal Herriko eta mundu zabaleko erresistentzia istorioak ezagutzeko hamar dokumental, hamaika solasaldi, musika eta dantza... izango dira (informazio gehiago: www.hariak.hernani.eus).

Hala ere, bestelako zenbait ekintza ere izango dira datorren hilabetean: azaroaren 4an, etxeko langileentzako trebakuntza eskolako saio berria izango da. Oraingoan Hitzetik
ekintzetara: lidergotza eta komunikazioa landuko dituzte (16:30-18:30), Emausek eta SOS Arrazakeriak antolatuta.

 

Bizilagunak, elkar ezagutzeko bazkaria

Azaroaren 24an Bizilagunak ekimena izango da, AMHER-SOS Arrazakeriak antolatuta. Bertako eta iritsi berriak diren familiak bazkaltzeko elkartuko dira. Elkar ezagutu, kohesioa landu eta estereotipoak gainditzeko. Ekimenean parte hartzeko, azaroaren 7a arte egongo da izena emateko aukera: AMHER-en bulegoan, whatsappez 650 294 390 telefonora idatzita edo online (https: sosracismogipuzkoa.org/bizilagunak). Hurrengo egunean, hilak 25, AMHER-eko emakumeen topaketa izango da (17:30).

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Kulturarteko Plaza Feministak Hernanin antolatuko diren mobilizazioei adi egon eta parte hartzera
gonbidatzen ditu herritarrak.

Honekin lotuta, azaroaren 30ean Greba Feministaren urteurrena izango da. Hori dela eta, «aldarrikapenak ez ahazteko» deia egin dute eta «zaintza publiko-komunitarioaren alde mobilizatzeko deia».

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!