Igandean jokatuko dute Hernaniko Xake Txapelketako bigarren jardunaldia

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 30a, 12:42

Pasa den igandean hasi ziren helduen eta haurren xake txapelketak. Kixkal tabernan jokatuko dituzte partidu guztiak, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. 

Pasa den igandean hasi ziren Hernaniko Xake Txapelketa jokatzen. Helduen eta haurren mailako lehiaketak daude aurtengoan ere, eta partidu politak ikusteko aukera izan zen Kixkal tabernan. Ondorengoak izan ziren lehenengo jardunaldiko emaitzak: 

TXAPELKETA NAGUSIA
Oxan Altuna 1-0 Dani Vazquez
Jose Mari Berrotaran 1-0 Ibon Ramos
Nacho 1-0 Julen Lizaso
Xerpa 1-0 JR Altuna

HAURREN TXAPELKETA 
Josu 1-0 Iraitz
Pol 1-0 Asier
Eki-Xenki (Jokatzeke)

Igandean jokatuko dute bigarren jardunaldia, arratsaldeko 16:00etan hasita, Kixkalen.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!