Larunbat honetan partidu erakargarria jokatuko dute Landaren. Hernaniko Euskal Ligako seniorren taldeak Urgozoren bisita jasoko du, arratsaldeko 16:00etan.
Lehenengo hiru partiduetan garaipen bat eta bi porrot jaso ditu Hernanik, eta ezin izan diote joko onari jarraikortasunik eman. Larunbatean sailkapeneko azken postuan dagoen taldearen aurka arituko dira; hortaz, denboraldiko bigarren garaipena lortzea izango da helburua.
Ohorezko B mailako taldeak ez du partidurik jokatuko asteburu honetan. Hurrengo larunbatean itzuliko dira lehiaketara, Uribealdearen aurkako partiduarekin.
18 eta 16 urtez azpikoek ostiralean jokatuko dute
Ostiraleko jaieguna aprobetxatuta, bi partidu ikusteko aukera izango da Landaren. Eguerdiko 11:30etan 16 urtez azpikoen taldea arituko da, eta 13:00etan 18 urtez azpikoek jokatuko dute. Bi taldeek Rugby Club Rioja izango dute aurkari.