Bizileku berriei irteera egokia eman eta auto pilaketa haundiak arintzeko, Florida eta Latxunbe elkartu nahi dira. Sagastialdetik Antziolara doan bidea aprobetxatu, Cuesta de La Muerten rotonda egin, eta zuzen-zuzen Latxunbekoraino egingo da bidea. Udaleko Hirigintza batzordean plana onartua dago eta orain terrenoak eskuratzeko tramiteak hasi dira; behin eskuratuta, bi hilabeteren buruan hasiko omen dira lanak.
Abiadura mantsotu
Cuesta de la Muerte norabide bakarreko bidea izaki, autoak abiadura haundian pasatzen dira Antziolatik. Manuel Fraile Hirigintzako zinegotziaren esanetan rotondak irtenbidea ematen dio honi “oraingo bidean abiadura jeitsi araziko baitie autoei”. Bideak, ezkerraldean oinezkoentzako espaloia ere izango du.
Florida-Latxunbeko bidea Hernaniko herria hobeto lotuko duen proiektu haundiago baten parte da.