Udako etenaldiaren ondoren, Zero Zabor hozkailua berriz ere martxan dago. Aratz ikastolako eta Langile ikastolako jantokietan sobratutako janaria eramaten dute bertara ikasleek, nahi edo behar duten herritarrek hartu dezaten. Hondakinak gutxitzeaz gain, elkartasuna eta ikasleen artean kontzientziazioa sortzea da proiektuaren helburua. Izan ere, LH 6. mailako ikasleak izaten dira zero zabor hozkailua betetzearen arduradunak. Orain arteko funtzionamendu bera izango du zero zabor hozkailuak: tupper berrerabilgarrietan ontziratuko da janaria, eta doakoak izango dira edozein herritarrentzat.