Uxue eta Miren Bereziartua artistek Gure herriko señorak erakusketa inauguratuko dute gaur, 18:00etan, Biteri Kultur Etxean. Hernaniko Udalaren kultur sorkuntzarako bekari esker landu dute proiektua Bereziartuatarrek. Herriko 17 emakumeren bizipenak interpretatu dituzte, irudiz eta soinuz. Erakusketa azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai, 17:00etatik 20:00etara.