Duela 15 urte Kronikan

Imanol Etxeberria eta Mikel Arevalillo 2garren, Reziklarte sarian

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 29a, 09:17

Imanol Etxeberria beren artelanaren ondoan.

2009ko urriaren 29ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika osorik hemen

Bi hernaniarrek Reziklartek antolatutako lehiaketan bigarren saria irabazi dute ‘The recycling game’ artelanarekin.

Erretiratutako paperontziak berrerabiliz artelanak sortzea zen Reziklarte lehiaketaren helburua. Lan mordoska aurkeztu dira eta Imanol Etxeberria eta Mikel Arevalillo hernaniarrek irabazi dute lehiaketako bigarren saria, The recycling game artelanarekin.


Diseinatzaile hernaniarrak

Mikel Arevalillo eta Imanol Etxeberrria hernaniarrak diseinatzaileak dira eta lehenengo aldia zuten lehiaketa batera aurkezten zirena. Pozik daudela adierazi diote Kronikari.


Ontzi zaharrak artelan

Hasiera batean ideiaren bozetoa aurkeztu behar izan zuten. 60 bozetotik gora aurkeztu ziren eta horietatik 26 aukeratu zituzten. Hain zuzen, 26 zirelako baztertuta zeu den paperontziak, artelan bihurtzeko zain zeudenak. Ontziak dekoratzea zen lehiaketaren helburua.


Erakusketa ibiltaria

Hernanin San Markos Mankomunitateak erakusketa ibiltaria antolatu du artelan hauek erakusteko. Erakusketan hezitzaileak izango dira gaikako bilketa eta birziklatzearen inguruko informazioa ematen eta zalantzak argitzen. Erakusketa larunbatetik azaroaren 5era egongo da plazan jarria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!