Antziolan Montes larru fabrika zegoen horretan, babes ofizialeko 14 etxebizitza dijoaz, eremu erresidentzial berriaren barruan. Udalak atzo onartu zituen Plenoan etxeetan sartu litezkeen jendeari eskatu beharreko baldintzak. Beharrezkoa izango da Etxebiden izena emanda egotea eta Hernanin enpadronatua egotea 2001eko urtarrilaren 1a ezkero edo aurretik 15 urtean enpadronatua egon izana. Bi baldintza hauez gain babes ofizialeko etxeetan sartzeko eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte zozketan sartuko direnek. Monteseko horretan etxebizitza asko dijoaz eta Babes Ofizialekoak behar duten %20aren parte bat dira 14 etxebizitza hauek.
2 eta 3 logelakoak
Babes ofizialeko etxeetatik 11 bi logelakoak dira eta hiru 3 logelakoak. 98 metro koadro ditu haundienak (balkoia kontuan hartu gabe) eta 64 metro koadro txikienak.