Binakako Erremonte Txapelketako bigarren jardunaldian urteko partidurik onena ikusi zen. Segurolak eta Barrenetxeak, Urrizari eta Larrañagari 14-15 irabazi zieten. 0-2 izan arren partidu bikaina ikusi zen eta galtzaileek ez zuten zero punturekin joatea merezi izan. Urrizak eta Barrenetxeak izugarri jokatu zuten, eta Segurola eta Larrañaga ere oso ondo aritu ziren. Baliteke urteko partidarik onena izatea.
Bigarren partidua ez zen hain distiratsua izan, baina ona izan zen. Ezkurra II .ak eta Azpirozek 11-15 eta 12-15 irabazi zuten. Ansa II .ak eta Juaneneak akats gehiago egin zituzten une erabakigarrietan. Lehen seta argiagoa izan zen eta bigarren set parekatuago batean urdinek hobeto bukatu zuten.
Sailkapenean, Segurola-Barrenetxea lehenengo postuan daude zortzi punturekin. Launa dituzte Urriza-Larrañagak eta Ezkurra-Azpirozek, eta ez dute punturik Ansak eta Juaneneak.