Hernaniko mutilak bolada onarekin jarraitzen dute Euskal Ligan, Navarvoley B taldea 3-0 menderatu eta gero. 25-13, 25-18, 25-15 izan ziren partzialak. Eligio Rodriguezek zuzentzen duen Hernaniko taldea sailkapeneko hirugarren postuan dago 11 punturekin, aurretik Udapa Jatorkide senior eta Navarboley A daude 12 punturekin hurrenez hurren, eta Bera Bera laugarren postuan 10 punturekin. Ezin hobeto hasi du denboraldia Hernanik. Talde guztiak kontutan hartuz gero, bost partidu galdu ziren eta hiru irabazi.