‘Gure herriko señorak’ erakusketa inauguratuko da bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 29a, 00:00

Uxue eta Miren Bereziartua artistek Gure herriko señorak erakusketa inauguratuko dute  bihar, 18:00etan, Biteri Kultur Etxean. Hernaniko Udalaren kultur sorkuntzarako bekari esker landu dute proiektua Bereziartuatarrek. Herriko 17 emakumeren bizipenak interpretatu dituzte irudiz eta soinuz. Erakusketa azaroaren 8a arte egongo da ikusgai (17:00etatik 20:00etara).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!