«Disziplina eta defentsa izan ziren klabeak igandeko garaipena lortzeko»

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 29a, 00:00

Hernanik garaipena lortu zuen igandean Landaren.

Denboraldiko hirugarren partidua izan zen igandean, eta 15-8 irabazi zuen Hernanik Gipuzkoa Sortzenen aurka.

Eguerdiko 12:00etan zuen hitzordua errugbiko Ohorezko B mailako taldeak, zarauzko Gipuzkoa Sortzen taldearen aurka lehiatzeko. Getxoren aurkako porrotaren ostean, egutegian ondo markatua zuten eguna izan zen igandekoa eta «diziplina eta defentsa izan ziren klabeak igandeko garaipena lortzeko», azaldu du Xabi Lukasek, Hernaniko jokalariak. Partidu garrantzitsua zuten trikoloreek, eta maila ederra erakutsi zuten zelaian, 15-8 irabazita.

«Getxoren aurkako partiduak mindua utzi zuen taldea, eta honi buelta ematea tokatzen zen». Astean zehar entrenamendu politak atera zirela azaldu du Lukasek, eta erronka haundia bazen ere,  sentsazio onak zituzten.

Partiduaren lehenengo zatiko denbora gehiena aurkarien zelaian jolastu zuen Hernanik, defentsan indartuz: «Diziplina oso garrantzitsua izango zela argi genuen, eta lehenengo zatian hau demostratu genuen. Zati haundienean besteen zelaien jokatu genuen, eta defentsan ondo ibili ginen». Hala ere, «fase estatikoak oso ahulak izan gure partetik, bai melea bai eta albokoa (touche), exkaxak izan ziren».

Garaipenak taldekideen moralari mesede egin diola adierazi du jokalariak: «Talde polita dugu, eta guztiok batera garaipenak lortzeko gai garela ikusi dugu. Orain, hurrengoaren bila goaz».

Bultza talde inklusiboak ere lagun arteko partidua jokatu zuten igande goizean, Arrasateren aurka.

 

ERRIFEN IRABAZLEAK

1. SARIA 391

2. SARIA 519

3. SARIA 987

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!