DBH4. mailako 130 ikaslek hartu zuten parte Gipuzkoan pasa den astean egin ziren STEM jardunaldietan, zientziaren eta teknologiaren esparruei loturik zer lan aukera dauden jakiteko. Bi ekitaldiak aldi berean egin ziren, bat Deustoko Unibertsitatearen Donostiako Campusean, eta bestea, Mondragon Unibertsitatearen Galarretako Campusean. 30 ikasle bildu ziren Hernanin, Lemoako Juan Bautista Eguzkitza Meabe IPItik etorrita. Bihar, MUko Galarretako campusean beste jardunaldi bat egingo da, eta 70 ikasle gehiago etorriko dira, Oñati BHItik eta Usurbilgo Udarregi Ikastolatik.