Duela 20 urte Kronikan

Hilerriak 380 hilobi berri izango ditu eta 168 errautsentzako izango dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 28a, 09:54

Aurreko proiektuak 90 panteoi eta 490 nitxo egitea planteatzen zituen, eta errautsentzako 168 hilobi.

2004ko urriaren 28ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika osorik hemen

22 panteoi eta 83 nitxo: Kanposantua haunditzeko proposamen berriak 22 panteoi eta 83 egitea aurrikusten du.
1.400 hilobi lehen: Aurreko proiektuan 1.400 hilobi egitea planteatzen zen eta demanda arrazoiengatik aldatu egin du Udalak.
Obrak 2005ean hasi: Kanposantuko obrak datorren urtean hasiko dira, Jose Antonio Cuesta zinegotziaren arabera.

Kanposantua haunditzeko proposamen berria egin du Gobernuak eta 380 hilobi berri izango ditu. Nabarmentzekoa da horietatik gehienak 168 hilobi errautsentzeko izango direla. Jose Antonio Cuesta Herrilan zinegotziaren hitzetan, geroz eta joera zabalduagoa da gorputza erretzea, eta horri erantzuten dio hilobi kopuru horrek. Errauslekuez gain, 83 nitxo berri eta 22 panteoi familiar egingo dira. Cuestaren hitzetan, obrak 2005ean hasiko dira eta orain proiektua idatzi eta tramitazioa etorriko da.

Proposamen berriak beste zenbait instalazio ere planteatzen ditu: komun publikoak, bulegoa, egoera berezietan gorputza egoteko lekua, eta Kanposantuko zorua aldatzea ere proposatzen du.


Bi faseetan

Cuestaren esanetan hilerria bi fasetan haundituko da. Lehenengo fasean ipar aldera (Eguzki aldera) haundituko dute eta hor dijoaz datorren urtean egingo dituzten 380 hilobiak. Bigarren anpliazioa ipar aldera eta ekialdera, bietara egitea proposatzen da, baina, zehazteko dago hori noiz egingo den.


Bost urteko soka

Kanposantua haunditzeko kontuak badaramazki urte batzuk. Hilerria betetzen ari zela eta, 1999ko azaroan Udalak kanposantua hauntzeko ideia lehiaketara eraman eta 2001ean aurkeztu zuen proiektua: 1.400 hilobi berri, (90 panteoi, 490 nitxo eta 168 hilobi errautsentzako). Horretaz gain, tanatorioa, gorputz depositoa eta beste zerbitzu batzuk ere proposatzen ziren proiektu hartan. 2003ko aurrekontuetan 1.216.400 euroko partida onartu zuen Udalak kanposantua haunditzeko, baina, aurrikusi zen proiektuak neurri haundi batean bere burua finantziatuko zuela. Azken hilabeteetan, panteoiak hartzeko deialdia zabaldu zuen Udalak eta 25-30 eskari izan dira. Hala, proiektuaren neurria aldatzea erabaki zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!