Erraz hartzen al zaio
lanari tamaina?
Hori ez da posible
ez zaitez engaina;
gustora ez gabiltza
gu lanean baina
nonbaitetik sortu nahi
bizitzeko aina.
Joxe Luis Urdangarinen puntu erantzun batekin hasiko dugu astea. 2007ko Gipuzkoako Txapelketan abestutako alea da, eta astelehen goizean irakurtzeko oso aproposa iruditu zaigu. Animo eta ez zaitezte engainatu!
Erraz hartzen al zaio
lanari tamaina?
Hori ez da posible
ez zaitez engaina;
gustora ez gabiltza
gu lanean baina
nonbaitetik sortu nahi
bizitzeko aina.