Euriak ez zuen deskantsurik eman, baina auzotarrek gogotsu eutsi zioten festari. Karpa bilakatu zen festaren erdigune, eta ekintza guztiak bertan egin ziren. Umeen lasterketa bertan behera geratu bazen ere, goiza jolasean igaro zuten, zaku karrerak, zapiaren jokoa...; eguerdiko sagardo dastaketak helduak festara batu zituen arte. Bazkalorduan giro ezin hobea izan zen, eta kantuan eta dantzan agurtu zituzten festak.