Uxue eta Miren Bereziartua artistek Gure herriko señorak erakusketa inauguratuko dute datorren asteazkenean (hilak 30, 18:00etan), Biteri Kultur Etxean. Hernaniko Udalaren kultur sorkuntzarako bekari esker landu dute proiektua Bereziartuatarrek. Herriko 17 emakumeren bizipenak interpretatu dituzte irudiz eta soinuz. Erakusketa azaroaren 8a arte egongo da ikusgai (17:00etatik 20:00etara).