'Heriotzaren pedagogia familian', gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 26a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak Heriotzaren pedagogia familian tailerra antolatu du gaur, 10:30etatik 12:30etara, Biterin Manex Beristainekin. Doakoa da eta gaur arte dago izena emateko aukera. Hala ere, kopurua mugatua da (15 familia gehienez) eta lehenbailehen egitea komeni da 943 33 27 99 eta 662 406 692 telefono zenbakietan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!